XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain dela hainbat urte inprimatzera eraman zen A. Mañarikuak idatzi eta Lino Akesolok euskaratutako Historia de la Virgen de Begoña, baina hainbat urte igaro ondoren, oraindik ez da argitaratu.

bb. Bertsoz

Linok gaitasun aparta erakutsi zuen bertsoak euskaratzean.

Esaterako, Joan Gurutzekoaren Cántico Espiritual delako poema bikainaren euskarazko lau itzulpenen artean, Orixe, Gastelu, S. Onaindia eta Linok egindako itzulpenen artean, Patxi Altunaren eritziz Linorena omen da hoberena:

Oraintsu izan nuen eskea Aita Linok eta beste hiru euskal idazlek, Orixe barne, nork bere aldetik egin zituzten San Juan de la Cruz edo Juan Gurutzekoaren Cántico Espiritual izeneko olerki gorenaren eta gailenaren itzulpenei buruz artikulu bat idazteko.

Han ez nuen esaten baina hemen agertuko dut: Nere ustez onena Aita Linorena.

Euskara inork gutxik bezala menderatzen zuen.

Bertsoak euskaratzen parerik ez zuen (Egunkaria, 243. zenb., 23. orr., 1991-IX-18).

Latinezko olerki eta liturgi goratzarreak ere euskaratu izan zituen: Salve Mater = Agur, Ama (1941.ean argitaratua), Aserre-egun (1951), Enau ni, Jauna (1951?, 1954), Nun da maitasuna? (1972), Pasko-kanta (1972), Espiritu Santua (1972), Agur, Jainkoaren Ama (1977), Maria, gure oiuak (1977), Illen otoitzerako (1978), etab.

Gaztelaniatik ere itzuli izan du: Karmengo Amari Abestia (1951), Avilako Teresaren Vivo sin vivir en mí = Zeruan det nik bizia (1952), Arin, artzaiak! (1953); Alfredo Gómez Jaime-ren olerki bat edo beste ere euskaratu izan zuen (1967), baita beste batzurenak ere, esaterako, Jorge Isaac (1967), L. C. Lopez (1967); Kolonbiako olerkari batzuren lanak itzuli zituen (1968), baita Unamunorenak ere (1970)...; eta batez ere Joan Gurutzekoaren olerkirik gorenak argitaratu zituen 1990.etik 1991.era bitartean Karmel aldizkarian Cántico espiritual, Karmel 1990-3/4, 461-473; Aberik ez ta aberik bai, Karmel 1990-3/4, 508;( (...).